Atea zabaltzen saiatzen zarete eta zure harridurarako zabalik dago. Zalantza egiten duzu eta Ziruk aurreratzen zaitu. Korridore luze eta ilunean zehar abiatzen zarete elkarrekin erabateko isiltasuna mantenduz. Amaierara iristen ari zaretela, bi ahots entzuten dituzue eztabaidan.

Korridoretik atera eta anfiteatroko eszenatokiaren oinean agertu zarete. Eszenatokiaren erdian Hiri Bakararen terminala ikusten dituzue. Hau manipulatzen, bi pertsona. Bai, bat Muri da.

Muri! Oihukatzen duzu zergatik egin duzun oso ondo jakin gabe.

Muri eta bere kidea, egiten ari direna egiteari utzi, eta zuei begira geratzen dira. Muriri irribarre txiki batek egiten dio ihes.

Tira hasten da hizketan Kasualitatea. Zuek biok izan behar zenuten hain justu? esaten dizue irribarre gaizto batekin—.

Muriri arreta eskaintzeari utzi eta Ziruri begira geratu zara.

Muri… Zertan ari zara? galdetu du Ziruk triste.

Ezagutzen duzue elkar? galdetzen diozu Ziruri gertatzen ari dena ulertu nahian.

Noski elkar ezagutzen dugula! Zuk eta nik baino hobe esango nuke erantzuten dizu Murik Alde batean, Ziru, nire betiko lagunik hoberena. Eta bestean… Gaur egungo lagunik hoberena esan behar nuen, baina biok dakigu hori baino gehixeago izaten amaitzeko itxura guztia genuela, ezta? lehen aldiz, goibeltasun apur bat nabari duzu bere hitzetan.

Lotsagorritu egin zaitu. Burua zaldi baten moduan astindu eta zentratzen saiatzen zara, “Zertan ari dira matxino horiek?”.

Utzi terminala bakean! oihukatzen du Ziruk Alferrik ari zarete. Konturatzerako terminala ordezkatuko dute eta birkolonizazioak aurrera jarraituko du. Errenditu zaitezte, Muri. Mesedez.

Ikusten dut beti bezala jarraitzen duzula, Ziru. Inork baina gehiago dakizula pentsatu, eta ez zara ezertaz enteratzen barre gaizto ozen batek egin dio ihes Muriri Zer terminal? Ez dugu terminala suntsitu nahi, kolonia beria baizik oraingo honetan irribarre maltzur isil batek hartu dio aurpegia.

Nola Kolonia berria? galdetzen diozu ezer ulertu gabe.

Kolonia, bai. Koloniarik gabe, ez dago birkolonizaziorik, eta Hiri Bakarrean jarraitu beharko dugu, Lurra bakean utzi eta gainontzeko bizidunen bizitzak errespetatuz. Hala dio gure liderrak, eta hala egingo dugu! kideari keinu bat egiten dio terminalean zerbait egin dezan Badakizue zein energia kopuru duen halako terminal batek?

Ez dakizue, ez.

Ba Kolonia oso hau suntsitzeko adina, eta horixe da gure helburua. 

Eskua altxatu eta terminalaren erdian kokatuta dagoen botoi gorri bat sakatu du. Terminala atzera kontu batekin hasten da: 5…