Ziru jauzika hasten da zure baiezkoarekin. Bura eta Ledik ezin dute entzuten ari direna sinetsi.

Burutik jota zaudete! oihukatu dizue Burak, Ledik, urduri, egongelan kilometroak egiten dituen bitartean.

Lasai egoteko eskatzen diezu, ez zaizuela ezer gertatuko, afaltzeko ordurako etxean izango zaretela ziur, “Edo hori espero…”. Ez erabat, baina apur bat lasaitzen dtuzu. Ziru eta biok kalera irteten zarete.

Eta orain, zer? galdetzen diozu Ziruri zuretzako ere baden galdera batekin.

Etsaia harrapatzeko, etsaia izan behar zara esaten du ziurtasun handiz.

Zer? galdetzen diozu erabat galduta.

Etsaia izan behar zarela! Hau da… bera bezela pentsatu behar duzu, bere azalean jarri.

“Ados”. Bidaiari ekin zenion egunean Murik esandakoa gogoratzen duzu. Tartean badago, eta badirudi hala dela, bere helburua Itzulera Handia geratzea da. Zure gogoetak ahots ozenez egiten hasten zara gehiegi kontatu gabe, “Ezin dut sinetsi Muri honaino iritsi denik, ez dut ezer esango bera dela garbi izan arte”.

Talde terroristaren motibazioak direnak direla, helburuak Itzulera Handia, eta ondorioz, birkolonizazioa geratzea izan behar duela ados gaude, ezta?

Bai babesten zaitu Ziruk pentsakor.

Birkolonizazioarekin amaitu, edo gutxienez, atzeratu nahiko bazenu, zer egingo zenuke? galdetzen duzu ahots ozeneko hausnarketarekin jarraituz.

Isiltasuna nagusitzen da segundo batzuez.

Terminala! oihukatu du Ziruk galderaren erantzuna topatu izanaren ziurtasun osoarekin Hiri Bakarrak terminal baten bidez du lotura Mundu Berriarekin. Hori suntsituz gero, ez genuke komunikaziorik izango Hiri Bakarrekin. Akabo birkolonizazioa terminala konpondu edo ordezkatu arte!

Hala behar du. Eta non dago terminala? Galdetzen diozu erantzuna jakinik.

Non ikusi genuen Hiri Bakarraren holograma?

Galderari erantzunik eman gabe ere korrika atera zarete anfiteatrora bidean. Sarrerara iristean, alboko zirrikitu batetik norbait sartzen ikusi izana iruditu zaizu, “Muri zirudien, kaka!”. Nor iruditu zaizun esan gabe, eraikinera sartzen norbait ikusi duzula aitortzen diozu Ziruri. Badirudi zuzen zenbiltzala, langileentzat dirudien ate bat topatzen duzue bertan.