Ehun urte bete dira gizateria osoak Hiri Bakarrean biltzea adostu zuenetik. Etengabeko ustiapenak eta neurriz kanpoko hazkundeak, hondamendira eraman zuen Lurra Planeta. Gauzak horrela, ordura arte aukera urrun bat besterik ez zen gizateriaren desagerpena, etzidamu gertatu zitekeen zerbait izatera igaro zen egun batetik bestera. Kolonizatzeko beste planeta egoki baten faltan, eta naturaren logiketara itzuliz, negu-pasa luze bat izan zen balizko apokalipsiari aurre egiteko aukeratutako estrategia. Teknologiak eskainitako aurrerapen guztiak, planetako hamar mila millioi biztanleak Lurraren 0,02a bakarrik hartzen zuen hiri batean sartzera zuzendu zituzten. Asmoa, mende bat beranduago, bere kabuz eta gizakiaren esku-hartzerik gabe, erabat osatuko zen planetara itzultzea zen. Oraingoan bai, ama lurra eta honen ziklo eta erritmoak errespetatuz.