Zure talde berriarekin hiriaren erdigunera jaitsi zara, eta konturatzerako, zuen diru apurra gastatu duzue. Eurekin paseatzen ordu batzuk igaro ondoren, ia ahaztu zaizu azken orduetan pasatu duzun guztia eta, kamioi hartara igo zinenetik lehenengo aldiz, apur bat disfrutatzen ari zara. Burbuila hautsi egiten da Alex korrika iritsi eta barreak hausten dituenean polizia “etxean” sartu dela esanez, horrela deitzen diote okupatutako eraikinari.

Egoera honek etxe berri bat bilatzen hastera behartu zaituzte eta, ordu batzuk geroago, aukeratzeko hainbat toki dauzkazue. Alde batetik, beste kolektibo batzuk bizi diren ghetto batekin bat egin dezakezue, edo, bestela, familia aberatsen baten bigarren etxebizitza bat okupatu dezakezue.

Ghettokoekin bat egin
Bigarren etxebizitza bat okupatu