—Uau! Zer da hau Mei Li? Nire Twitterra jo eta su dabil. Ez dakit ideia ona izan den hau.
—Jajaja, zer uste zenuen, laztana? Politikariek ez dituzte entzuteko erabiltzen sareak, soilik entzunak izateko baizik. Gogoratu algoritmo batek hautatu zintuela herritar onena bezala. Soilik pentsarazi behar diezu algoritmoek arrazoi dutela.
—Bide batez, ahaztu baino lehen —jarraitzen du Li-k—. Erabaki garrantzitsu bat hartu behar duzu gaur. Zure agintaldian lagunduko dizun gobernu-taldea osatu behar duzu. Pentsatzen dut TOPZetan egonda nahikoa denbora izan duzula pentsatzeko…
> Zure ondoren CQI rankingean dauden herritarrek osatutako taldea: Algoritmoen esku utziko duzu hautu hau. Berez, indize horrek aukeratzen ditu egokienak, horrek Mei Li-rekin borrokatzea badakar ere.
> Konfiantzazko hurbileko pertsonek osatutako taldea: Ez dakizu onenak diren, baina horrela bakarrik sortu ahal izango duzu konpromisoa hartuko duen, egoerara moldatuko den eta funtzionatuko duen taldea.
> Kolektibo desberdinetako pertsonek osatutako taldea: Bakoitzaren interesak etengabe zaindu beharko dituzuen arren, jendeak horrela baino ez baitu konfiantzaz sinetsiko herriaren errealitatea ordezkatzen ari zaretela.