«Joder! Inguratuta gaude! Ezin gara hemen luzaroan geratu, edo ikertuko gaituzte eta ikusiko dute ezinezkoa dela 30 urteko hipoteka batetik luxuzko urbanizazio honetan etxe ikaragarri batean bizitzera igarotzea. Eta hori guztia hiriko alkate aukeratzen nauten hilabete berean. Ez dago zalantzarik! Zer geneukan buruan? Sistema algoritmikoa gupidagabea da, diru zikin honekin nortasun berri bat erostea besterik ez zaigu geratzen. Eta hutsetik hasi».