Galdetegiak amaitu eta eszenatokira igotzen zarete elkarrekin. Erdian, Hiri Bakarraren terminala topatzen duzue.

Iritsi gara esaten dizu Murik bidaia luze baten helmugara iristen denaren asebete sentsazioa iradokiz.

Zer da hau? galdetzen diozu erabat galduta, “Ohitzen hasi naiz galduta egotera. Egia esan, ohituegi”.

Hiri Bakarraren terminala da. Esan liteke, Kolonia Berria bizirik mantentzen duen motorra dela. Terminala suntsituta, amaitu da Itzulera Handia.

Itzulera Handia, eta gure bizitzak, Muri esaten diozu arduratuta Zenbat energia kudeatzen du traste honek? Hau lehertuko bagenu, Kolonia osoa joango litzateke pikutara!

Norbaitek sakrifikatu behar du Lurra Planetarengatik esaten dizu erabat sinetsita.

Une horretan bi pertsona agertzen dira anfiteatroan ordura arte ikusi ere ez duzun korridore batetik. Ez dituzu ezagutzen baina badirudi sartu denetako batek Muri baietz.

Muri? Zertan ari zara? galdetu du triste. Anfiteatroan hitza hartu duen aukeratua dela konturatzen zara.

Hara! bota du Murik irribarre batez Hau bai ez nuela espero, Ziru.

Ezagutzen duzue elkar? galdetzen diozu Muriri gertatzen ari dena ulertu nahian.

Noski ezagutzen dugula! Zu baino hobe esango nuke ia-ia erantzuten dizu Alde batean, Ziru, nire betiko lagunik hoberena. Eta bestean… Gaur egungo lagunik hoberena esan behar nuen, baina, ondo dakigu biok hori baino gehixeago izaten amaitzeko itxura guztia genuela, ezta? lehen aldiz, goibeltasun apur bat nabari duzu bere hitzetan. Zu ere gogor kolpatzen zaitu entzun berri duzunak.

Honekin amaitu behar duzu, Muri esaten du Ziruk Ezin duzu Kolonia osoa lehertu. Nahikoa jende hil da dagoeneko zorakeria honetan Eta zu!  oihukatzen du zuri begiraAdos zaude honekin? Mila pertsonen heriotza izan nahi duzu zure izenaren bizkarrean betiko? Hori da zure familiari utzi nahi diozun ondarea?

Muriri begiratu eta negargura gailentzen zaizu gainontzeko sentsazio guztien gainetik. Negar-zotinka hasi eta Murirengandik urruntzen hasten zara.

Ezin nauzu orain bakarrik utzi erregutzen dizu begiak loratzen zaizkion artean.

Protoi pistola hartu eta erakutsi egiten dizu. Beldurtu egiten zara, “Ni ere akabatu behar nau?”.

Muri naiz, zure Muri. Sekula ez nizuke minik egingo pistola jaurtikitzen du eszenatokitik urrun eta berarekin itzultzeko keinua egiten dizu besoak zabalduz.

Ez! oihukatzen du Ziruk Zorakeria hau geratu behar dugu!