Mugimendu azkar batean, gerritik protoi pistola bat ateratzen du Murik. Urrek alarma sakatzeko saiakera bat egiten du baina Murik tiro egiten dio begi-artean.
Urre ziplo erortzen da lurrera.
—Zertan ari zara, Muri? —galdetu diozu beldurtuta—.
—Ezki —erantzuten dizu lehor—.
Arnasa hartu eta tiro egin du Murik. Urre ziplo erori da lurrera. Une horretan, Zumar oihuka hasten da izu atake batean. Muri tiro egiteko intentzioarekin ikusten duzu eta Zumar heltzen duzu eskuarekin ahoa estaliz. Isiltzeko esaten diozu, lasaitu dadin eskatu. Zortez, zure estrategia eraginkorra da eta isilik egiten du Kolonia Berriraino geratzen zaizuen bidaia.
Bidean gertatu berri dena barneratzen saiatzen zara, “Pertsona bat akabatu du”. Hurrengoa zu izan zaitezkeela ulertu eta bidaia isiltasunean egitea erabakitzen duzu, “Hau ez da nik ezagutzen nuen Muri. Zer gertatu zaio?”. Minutu gutxi batzuen ondoren, trena gelditzen hasten da pixkanaka.
—Bera ere akabatu egin behar dugu —esaten dizu Murik oso serio— Bizirik uzten badugu gureak egin du. Eta okerragoa denak, misioarenak —Zumarrek laguntza eske begiratzen zaitu negar-zotinka—.