Hala da! —zoriontzen zaitu Hori da bide bakarra. Beste modu batera, boterea jendeari itzuliko genioke. Modu inpultsiboan jokatuko genuke berriz, bihotzarekin. Gogoratu nora eraman gintuen horrek, zein neurri hartu behar izan genituen Lurrak arnasa hartu zezan.

Harrotasun irribarre hori ikustean zergatik atsegin duzun gogoratzen duzu. 

Oso pozik nago misio garrantzitsu hau zurekin partekatzeaz aitortzen dizu begirada goxo batekin Gizateriaren etorkizuna gure eskuetan dago.

Aurpegitik goxotasunez heldu eta muxu ematen dizu, jarraian, eskutik heldu eta tira egiteko.

Goazen, berandu gabiltza esan dizu zirrara irribarre batekin.