ITZULERA HANDIA

Ziruri Herrizaingoko agenteen bila hastea proposatzen diozu. Ate hori zeharkatzea arriskutsua izan daitekeela esaten diozu irmotasunez.

Zuk kontatu ez diguzun zerbait gehiago dakizu, ezta? galdetzen dizu susmatzen hasiz.

Tira… egiten duzu zalantza Terrorista nire lagun bat delakoan naiz… Baina ez da terrorista Zuzendu nahi duzu esaldia Ekologista da!

Zu ere konspirazioaren parte zara! leporatzen dizu haserre.

Halako batean, Atzera kontu bat entzuten hasten zarete. Zenbakiak Anfiteatroaren ate nagusian ageri dira. 5…

Azpisuge madarikatua! oihukatzen dizu Ziruk 4…

Ez Ziru! Sinetsi, ez dut zerikusirik beraiekin, baina anfiteatroan izan ginen lehen aldian ikusi nuen. Ez nuen sinetsi nahi, baina… Zure azalpenek ez dute eragin gehiegi Zirurengan 3…

Orain ni naiz Herrizaingoaren bila doana! Baina zu salatzera! zugandik urrundu eta Herrizaingoaren bila hasten da plazan barna 2… 

Zer da atzera kontu hau? Oihukatzen duzu belarriak estaliz.

Bat-batean jendea entzuten hasten zara eta Anfiteatro pareko plaza jendez betetzen hasten dela ikusten duzu. 1…

Atera zuzentzen ari den jende samaldak Ziru irentsi du. Ez dakizu zer egin. 0…

Orduan, isiltasuna. Jarraian, eztanda. Sekula izan den handiena.

KREDITUAK

Idazlea Mikel Alvarez

BABESLEA

Arantzazulab