Barkatu nire burua aurkezteko modu zakarra, nahiago nuke Montalvotarrenean merienda lagunkoi batean agurtu izana. Ez nauzue ezagutzen, baina bost axola horrek orain. Garrantzitsuena da nik zuek ezagutzen zaituztedala.
Gobernuak ordainduta herritarren delituak identifikatzen dituen pertsona horietakoa naiz… Gogaikarria, egia esan!
Ez duzue sinetsiko, baina e-lekzioen eguneko goizean, algoritmoak zure aurpegia aurkeztu zidan nire nagusi berri bezala… Eta orain nire bizilaguna zara. Ze arraroa, ezta? Algoritmoek ez dute inoiz huts egiten, edo bai?
Asko sentitzen dut, lagunok. Ongi etorri pastel bat ekarri beharrean, ikerketa bat ireki behar dizuet.