Ez da erraza izan autoritateak saihestea eta, zuretzako bereziki, orain arte zuzentzat jotzen zenituen balioei uko egitea. Zure egoera injustua da, eta badakizu ez zenituzkeela hartu dituzun erabakiak hartuko bizi zaren mundu honek bizitza apur bat erraztu izan balizu, baina hala ere, ez da erraza izan.

Lanean igarotako asteek fruitua eman dute, eta zuen plana arrakasta hutsa izan da; azkenean landa eremu jendegabetuetara ihes egiteko dirua daukazue.