Asko pentsatu ondoren, gune aberatsenetatik paseatu eta bizilagunei galdera zuhurren bat edo beste egin ondoren, hiriko epaile ezagunenetako baten etxean sartzea erabaki duzue. Badakizue Hezkuntza Ministerioaren egoitza berriaren inaugurazio-afarira joan beharra duela eta, zalantzarik gabe, zuen plana aurrera eramateko momenturik onena izango da; bere etxean sartu eta baliozko objektu batzuk hartuko dituzue. Ez duzue ikusten duzuen guzti-guztia eraman nahi, zuen planari ekiteko behar-beharrezkoa dena soilik.
Etxera ondo sartu zarete, eta bost minutuz baliozko objektuen bila etxetik bueltaka ibili ondoren, erlaxatzen hasi zarete. Uste baino errazagoa izango da hau…
Minutu batzuk geroago, ordea, sekulako kolpea entzuten duzue eta bigarren solairutik ikusten duzue sarrerako atea ostikadaz nola erortzen den. Argiak itzalita dituzten polizia-autoz inguratuta dago etxea. Ez dago ihes egiterik, atzera begiratu gabe badakizue aurkitu zaituztetela. Lurrean etzaten zarete eskuak buruan dituzuela.