Ondo aukeratu duzue, eta minutu gutxitan sua piztu eta etxekotasun ukitu bat ematea lortu duzue. Ardo botila bat eta istorioak partekatzen dituzue orduetan zehar, eta euren bizitzak entzuten, taldeko kide bakoitza ulertzen hasten zara, familiako kide sentitzen hasten zara.
Ematen du eurentzat ere elkarrizketa hauek antzeko sentsazioa sortu dutela, izan ere, euren egoeratik ateratzeko daukaten plan sekretua kontatzea erabaki dute. Zu ere planaren parte izatea erabaki dute.
Euren ideia da herrialde honen eta ondokoaren arteko landa-eremura bidaia egitea, hiriaren inguruko landetan dauden herri hustuetara, bizitza berri bat hasteko. Bizitza berria zerotik hasteko, komunitate batean. Hala ere, hutsetik hastea ez da debaldekoa, eta taldeak argi dauka dirua lortu behar dela proiektuarekin hasi baino lehen. Diru hori lortzeko proposatutako aukerak hiru dira, eta dirudienez, talde barruan ez dago argi zer egin beharko litzatekeen. Horregatik erabaki dute zuri ere botatzea galdera.
Zein da zure ustez dirua lortzeko modurik onena?