Urbanizazioan lasai bizi nahi baduzu, tipo hau gainetik kendu beharko duzu kosta ahala kosta. Bere mehatxu estaliek zure benetako animalia-sena piztu dute. Bera ala zu, ez dago besterik.

Ene! Montalvo anderea, etxe zoragarria daukazu! —esaten diozu emakumeari isiltasun une bat aprobetxatuz.— Gauza hauek ez dira lan eginez ordaintzen, ezta? —bere aurpegia zurbildu egiten da une batzuetan.

Mahaitik ardo kopa hartu eta laster isiltasun deserosoan dagoen taldera jotzen duzu.

Bizilagunok, esker mila zuen meriendara gonbidatzeagatik! Egin dezagun topa! —diozu zure kopa altxatuz, meriendako gainerako gonbidatuek beldurtuta imitatzen zaituztela ikusten duzun bitartean—. Gora Montalvotarrak! Eta gora Grijalbo hegoaldeko lur haien birkalifikatzearen ondoren eduki zenuten bizi-aldaketa ikaragarria! A ze pelotazoa, Rick! Egin dezagun topa harengatik!

Ricken aurpegiera larri jartzen da, eta bere lagun Emilio epaileari begiratzen dio topatzen ez duen konplizitate baten bila.

Rick-en lagunak, nahastuta, oihuka hasten dira Rick geldiarazten saiatzen, zugana zuzen baitoa zu jipoitzeko asmoz, eta orduan merienda baketsua zelai beteko bataila bihurtzen da.

Zer egin duzu, bihotza? Pitzatuta zaude, ala?

Minutu gutxitan, Emiliok poliziari egindako deiari esker, polizia-agentez bete da urbanizazioa, eta atxilotuta eramaten zaituztete biak.