Ez diozu zure familiari deitu eta Sam-en erreakzioagatik ematen du erabaki zuzena hartu duzula. Egiaz proposamen hori proba bat zen. Sam-en hitzetan, «irmo mantentzen jakin duzu» eta zoriondu egin zaitu horregatik.

Lo egiteko ordua iristen denean azkenean, ohean etzan eta ezin diezu malkoei eutsi. Galdu duzuna, jada inoiz egingo ez dituzun gauzak eta zure familia zenbat faltetsiko duzun pentsatuz egiten duzu negar. Ahitu egiten zaituzte malkoek eta lokartu egiten zara.

Buruko min izugarri batekin esnatzen zara. Sam-en emazteak kafea eskaintzen dizu eta mahaian esertzen zara, isilik. Sam jaikitzerakoan energiaz agurtzen zaitu eta goiz horretan polizia-etxera laguntzeko eskatzen dizu, sorpresa bat baitauka zuretzat.