Beldurrez sartzen zara, baina zure historia kontatu ahala, polizia-agenteek buruarekin baietz egiten dutela ikusten duzu, baten batek enpatiaz irribarre ere egiten du.
Azaltzen dizute iritsi zaren herrialdeak erregimen politiko berarekin funtzionatzen zuela orain dela urte batzuk. Orduan, herritarren zati bat matxinatu egin zen, uste baitzuten CQIa ez zela indize justua, eta honekin bukatzeko iraultza hasi zuten. Lortu zuten, teknologia horiek gordetzen zituzten instituzioekin bukatu zuten eta deskonektatu zituzten. Kontua izan zen botoi bati sakatzea. Keinu honekin gobernua menperatu zuten.
Matxinoen taldeak bere buruzagia aukeratu zuen herrialdeko lehendakari gisa eta ordutik boterean egon da, matxinada babestu zutenek soilik bozkatu dezaketen erregimen berri baten pean. Ez da espero herrialdeak lehendakariz aldatzea hau hil arte.