Emiliok eta bere bikotekideak urteak daramatzate beren denbora eta baliabideak komunitateari ematen.
—Biok gara Libra —dio barre artean—. Pertsona zuzenak. Eta badakigu sistemaren pribilegiatuak garela. Horregatik sentitzen dugu erantzukizun handi bat, badakizu? Ui… Barkatu, agian gehiegi hitz egiten gabiltza. Baina, egia esan, zure mezuak hunkitu ninduen. Muturluze mesfidati bat izan nintzen… Oraindik ez dizut barkamena eskatu, a ze lotsa!
…
—Kontatu nahi diguzue eskuartean duzuen proiektu sozial garrantzitsu hori zer den? Pozik lagunduko genuke errealitate bihurtzeko.
—Bada, begira —lasaitasunez erantzuten diozu—, proiektu sozial berri batean ari gara lanean, arduratuta gaudelako… (aukeratu bakarra)