Igandea hala moduz pasa duzu. Hestiari laguntza eskatu diozu urduritasuna apaltzeko, eta bainu lasaigarri bat prestatu dizu. Pentsamenduekin ez obsesionatzeko gomendatu dizu, gorputzaren sentsazioetan jartzeko arreta. 

Igande arratsaldean, Riori idaztea pentsatu duzu.

   > Ei, zer moduz?

Ez dizu erantzun. Okupatuta egongo da.

Astelehenean lanerako bidean berriz ireki duzu Rioren txata. Ezer ez. Hiru egun igaro dira horrela, LoveOne-ek mezu hau bidali dizun arte:

«Komunikazioa eten dela detektatu dugu. Ghosting bezala etiketatu nahi duzu interakzioa? Oharra: Ghosting salaketak Red Flag bat dakar berekin, erabiltzailearen profilean agertuko dena».