ERRESISTENTZIA DIGITALAREN PARTE ZARA

Hurbildu zara, eta kontu eta maitasun handiz erakutsi dizu bugainbilea more eder hori non hazten den eta noraino iristen den pergola batean bilduta. 

   —Askoz gehiago eta ederrago ere hazi daiteke, baina laguntza behar du horretarako. Bakarrik ezin du —esan dizu, oso serio, tinko begiratuz zuri—. Ulertzen?

Eta orduan ulertu duzu. Erresistentzia Digitaleko kide bat teknologiak suntsitu dituen jendez jositako zentro batean lanean. Noski!

   —Bai ulertzen dut. Baina gehiago ulertu nahiko nuke —esan diozu.

Irribarrez keinu egin dizu. Paper batean helbide bat eman dizu. 

Hemen hasi da zure bizitza berria. Mundu berri bat daukazu aurrean, eta zure jakin-minaren eta ekitearen indarrarekin, giza harremanak irauli eta maitasuna guztiz birdefinituko dituen aurkikuntzak egingo dituzu.

Mundu guztiak KRAK egitea nahi duzu.