Ulertzekoa da ziur ez egotea, zure bizitza digital guztia uztea ez da erraza. Egia esan, ez daukazu ziur Riok zure aurka ezer duenik edo erabiliko duenik, ala bai? Agian ez zenuen albistean klik egin behar, eta hobe duzu lo egiteko prestatu. Azken finean, fida zaitezke duela 6 hilabetetik ezagutzen duzun norbaitez, ezta?
Hala ere, ez da erraza buruan hau darabilzula lo egitea, ez dauzkazu erantzunak eta ez dituzu izango… berarekin hitz egiten ez baduzu behintzat.
“Beti bizkortzen dira nire pentsamenduak lo egin aurretik”, esaten diozu zeure buruari. “Hurrengoan, ordu hauetan etxeak jartzen dizkidan albisteak hobeki aukeratzeaz arduratuko naiz…”.
Erabakitzeko unea da.