Biharamunean esnatzen zara. Aspaldiko partez ondo deskantsatu duzu, baina badakizu Hestia ez dela hor egongo ordu batzuk igaro arte. Ez da itzaltzen duzun lehenengo aldia eta sistemak berriz konektatzeko beste 12 ordu beharko dituela kalkulatzen duzu. Isiltasuna jaun eta jabe bihurtzen da adimen operatiborik gabe eskaintzeko asko ez duen etxe honetan. Gela batetik bestera zabiltza, eta iruditzen zaizu nortasun ia guztia galdu dutela espazioek egunean zehar etxeak aukeratzen dituen usain eta kolorerik gabe. Gela guztiek berdinak dirudite.

Orduan, hots bat entzuten duzu nonbaiten, zugandik hurbil dagoela dirudi, baina ez du zure etxearen soinua ematen. Berriz entzuten duzu…

Pum, pum.

Soinuaren jatorria identifikatzen duzu: atea. Norbait zure atea jotzen dabil, baina etxea itzalita dagoela, zuzenean jo behar izan du atean, bisitari-detektagailuak bisitariaren aurpegia irakurri eta jakinarazi arte itxaron beharrean.

Atera hurbildu eta aspaldian erabili ez duzun behatxulotik begiratzen duzu.

   —Kaixo, zurekin hitz egin nahiko nuke, axola dizu sartzen banaiz?

Gizonari atea ireki
Emakumeari atea ireki