ITZULERA HANDIA

Elkar besarkatzeari utzi eta zutik jartzen zarete. Anfiteatroko ateak zabaltzen dira eta eskutik helduta ateratzen zarete kanpora. Anfiteatro pareko plazan zain duzue milakoa, “Nondik atera dira hauek?”. Atzera kontua kolonia berri osoan entzun da, eta honen soinuak plazara erakarri ditu. Guztiak begira dituzue zer gertatzen den oso ondo ulertu gabe. Ziruk hartzen du hitza malkoak eskuarekin lehortu ostean. 

Hiri Bakarra Adimen Artifizialak traizio egin digu hasten da zalantzati Baina albiste onak ditut. Etorkizuna gurea da!

Milakoaren jakin-mina asetzeko asmoz, kontakizunarekin jarraitzen du Ziruk. Hizketan ari den bitartean, harrotasunez begiratzen duzu. Lan asko duzue aurretik, baina asko ikasi duzue bidaia honetan. Ortzi-muga da orain zuen muga bakarra, “Ondo egingo ote dugu oraingo honetan?”.

KREDITUAK

Idazlea Mikel Alvarez

BABESLEA

Arantzazulab