Azkenik iritsi zara zure helmugako herrialdera; Amparo Hiriak bere farolen argi ahularekin hartzen zaitu ilunabarrean.

Kamioitik orain dela 3 ordu jaitsi zara, errepideko taberna batean, eta hurbilen dagoen herria dirudienera joan zara oinez. Hemen pertsona gehienek ez dute zure hizkuntza ondo hitz egiten eta esaten dutena asmatzeko ahalegina egin behar duzu.

Herriko plazako irurrian zure burua pixka bat garbitu ondoren, polizia-etxe baten paretik pasatzen zara. Pentsatzen duzu aukera ona izan daitekeela, zure historia kontatuko diezu, makinek gidatutako erregimen bihurtuta, demokrazia desagertu den herrialde batetik ihes egin duzu. Ziur lagunduko dizutela. Edo ez…

Zer egingo duzu?