Bideoz deitu diozu, zertan ari zaren oso ondo jakin gabe. Agian lagun minak izan zaitezkete, ez da zertan kontaktu fisikorik egon behar. Asko erakartzen zaitu ordea… eta badakizu berak ere sentitzen duela desira hori. 

Ordubetez hizketan ibili zarete. Konexio polita duzue oso. Zuen beldur eta desirak mahai gainean jarri dituzue. Bobbik bere iraganeko esperientzia intimo txar batzuk kontatu dizkizu, eta hobeto ulertu duzu Consentinel-ek duen garrantzia berarentzat. Berriz elkartzea adostu duzue, aplikazioaren babespean.