Kontzertuan zaudete, musika barruraino sartuta. Izugarria izaten ari da, mozkorraldi estetikoak jota zaude, seko hunkituta.

Bobbi ere antzera dabil. Nabari duzu ez dizula begia gainetik kentzen, disimuluan hurbildu egiten da zuen besoek elkar ukitu dezaten. Atzamar batekin laztantzen dizu eskua, eta badakizu hori dela seinalea: kontaktu fisikorako prest dago bera ere. Elkarri begiratu diozue tinko, bero, arnasa azkartzen doa. Orduan, eskua poltsikoetan sartu eta bere gailu adimendua atera du: Consentinel aplikazioa ireki eta erakutsi dizu, eta keinu limurtzailez galdetu dizu ea ondo iruditzen zaizun hau erabiltzea onespen sexuala kudeatzeko.

Jende askok erabiltzen du sistema hau abusu eta eraso sexualak eta oro har gaizki-ulertu eta nahigabeak ekiditeko, baina zuk ez duzu inoiz erabili. 

Zer egin nahi duzu?