Mundu berrirako galdetegia:
Zein izan beharko litzateke gizartearen oinarria?
Berdintasuna
Segurtasuna
Askatasun indibiduala
Taldeak erabakitzen duena
Nola hartu beharko lirateke erabakiak?
Bozka indibiduala (Sekretua)
Bozka indibiduala (Agerikoa)
Erabakitze-unitateko bozka bat
Liderrak erabaki dezala
Nolakoa izan behar du lidertzak?
Naturala (Demokratikoa)
Partehartzezkoa (Malgua)
Estrategikoa (Antolakuntzara mugatzen dena)
Autoritatezkoa (Botere pilaketa pertsona bakarrean)
Zer lehenetsi behar du mundu berriak?
Gutxieneko bizitza maila duina bermatzea
Merkatu librea eta negozioa egiteko askatasuna
Zu eta zure familia defendatzeko eskubidea
Pentsaera askatasuna
Non amaitzen da norberaren askatasuna?
Ez du mugarik
Beste norbaitek askatasunarekin talka egiten duenean
Taldeak erabakitzen duen lekuan
Gainontzekoen gutxieneko bizitza maila oztopatzen duenean
Parte hartuko zenuke erabakitze-guneetan?
Bai, aktiboki
Ez beti. Erabaki garrantzitsuetan bakarrik
Ez, sekula
Bai, baina beste norbaitengan delegatu nahiko nuke nire bozka
Hala egin beharko bazenu, norengan delegatuko zenuke zure bozka?
Ideologikoki ordezkatzen nauen alderdi bat
Meritokrazia bidez postua lortu duen pertsona bat
Herriak aukeratutako lider bat
Erabakitze-unitateetan aukeratutako ordezkari indibiduala
Zein harreman egon beharko litzateke hiru botereen artean?
Erabat banatuta mantendu behar dira
Guztiak leku berdinean egotea praktikoagoa da
Legegilea eta betearazlea leku berean egon daitezke. Epailea, ez
Legegilea eta epailea leku berean egon daitezke. Betearazlea, ez
Nola betearazi behar da legea?
Eztabaida eta partehartzea sustatuz
Indarkeria erabiliz
Eztabaida eta partehartzea sustatuz, baina funtzionatzen ez badu, indarkeria erabiliz
Protesta eskubidea bermatuz
Zerk eramaten zaitu gobernantza ereduetan konfiantza galtzera?
Herriaren sentipenetatik urruntzeak
Zure partehartzeak ezertarako balio ez duela sentitzeak
Etengabe zure partehartzea eskatzen aritzeak
Kontuan ez zaituztela sentitzeak