Linean

Korrika egin duzue Emmanuelle Charpentier geltokirako ia bide guztia. Ehunka bagoi magnetiko daude nasan eta lehen milakoaren kideak bakoitzari egokitu zaionaren bila dabiltza. Murik eskutik heldu eta zuzen eramaten zaitu nasaren gibelera, “Astiro Muri! Nire besoarekin geratuko zara”.

Bagoi baten parera iristean kolpean geratzen du lasterketa. Zuri begira jarri eta bi eskuetatik heltzen zaitu indarrez.

Hemendik aurrera Legaz da zure izena esaten dizu seriotasunez Prusia Berri eremuan bizi zara, 2.50 maila ekialdean, ados? zure barrenerako datuak errepikatzen ari zara buruz ikasi nahian Nire izena, aldiz, Ezki da, Atlantida eremukoa naiz, 8.20 maila, hegoaldea. Ulertuta?

Zalantza keinu bat eta bi zizakadurarekin erantzuten diozu.

Ez da txantxa, Legaz seriotasunetik oldartzera pasaz Ondo ikasi behar dituzu, ezin gaituzte harrapatu.

Banan-banan eta ahots ozenez datu guztiak errepikatu eta baiezkoarekin erantzuten diozu. Bagoiko atea zabaldu eta barrura sartzeko keinua egiten dizu Murik, “Ezki!”. Paparrean etiketa txiki bat agertu zaizu eta errealitate handituak betetzeko eskatzen dizu: