—Baitaz era ere! —erantzuten dizu Murik tentela izango bazina moduan— Horrek boterea jendeari itzuliko lioke, modu inpultsiboan jokatuko genuke berriz, bihotzarekin. Gogoratu nora eraman gintuen horrek, zein neurri hartu behar izan genituen Lurrak arnasa hartu zezan.
Zuk, Itzulera Handia utzi eta bere alboan geratuz ere bihotzarekin erabaki berri duzula pentsatzen duzu. Eta ondo dakiela berak hori, “Hemen ez zaizu ba gaizki iruditzen…”.
—Barkatu, Muri, baina ez da erabaki ona izan. Ez dut zurekin misio zoro honetan parte hartuko —esaten diozu irmotasunez—.
—Ez dut denbora gehiago galduko zurekin. Azken aukera —esaten dizu ezezaguna zenuen tonu gogorrez— Eta ondo pentsatu ondorioetan. Bazatoz, edo ez zatoz?
—Zein ondorio? —galdetzen diozu beldurtzen hasita.
—Bazatoz, edo ez zatoz? —begiratzen zaitu gupidarik gabe—.