ITZULERA HANDIA

Zuk ere gelan geratzea erabakitzen duzu, arriskutsuegia da. 

Koldar hutsak zarete! oihukatzen dizue Ziruk haserre Jarrera horrekin eraiki nahi duzue Mundu berria?

Bira egin eta bere gelan sartu da ate-kolpe handi baten ostean. Zur eta lur geratu zarete ateari begira.

Bueno, eta zer egingo dugu orduan? galdetzen du Ledik bere ohiko irribarre urduriarekin.

Herrizaingoa erailketak ikertzen ariko dela ondorioztatzen duzue, eta bitartean, hoberena etxean geratzea izango dela. Denbora nola pasa eztabaidatzen hasten zarete, baina ez duzue ezer erabakitzeko denborarik. Halako batean, atzera kontu bat entzuten duzue belarritakoetatik.

5… Atzera kontua etxeko-tresnaren batek sortua den begiratzen hasten zarete. Ez dirudi hala denik 4… Kalean zarata entzun eta kanpora ateratzea erabakitzen duzue. 3… Lehen milakoaren parte diren kide guztiak kalera atera dira zuek bezala. Beraiek ere atzera kontua entzuten ari dira. Inork ez daki nondik datorren. 2… Talde bat anfiteatrotik datorrela oihukatzen hasten da. Elkarrekin abiatzen zarete bertara. 1… Errealitate handituak atzera kontu erraldoi bat erakusten dizue Anfiteatroaren ate nagusian. 0… 

Orduan, isiltasuna. Jarraian, eztanda. Sekula izan den handiena.

KREDITUAK

Idazlea Mikel Alvarez

BABESLEA

Arantzazulab