Ordubete baino gutxiago daramazu lotan, eta kolpetik esnatu egiten zara. Norbait zu astintzen ari da eta aurpegitik hurbil egiten dizu oihu.
—Esnatu! Esnatu!
Ikusmena egokitzea lortzen duzunean azkenean, poliziarekin topo egitea espero duzu, baina aurrean duzun gizona ez da inolaz ere polizia. Txapel zabartu bat darama eta bizar luzeegia. Arropa zikinak eta higatuak daramatza eta tabako usain arina dario.
—Aizu, gazte, burutik jota zaude? —diotsu ahots baxu batekin—. Nola bururatzen zaizu hemen lo egitea? Poliziak gauetan toki hau garbitzen du lehenbizi. Tira, tira… Jarrai nazazu. Nik erakutsiko dizut lo egiteko toki on bat.