Hara, egia esan ez da gure aurkezpen onena izan. Nahiago genuen ahabi-pastela.
Arrazoi duzu. Goiz hartan, algoritmoek jakinarazi zidaten nire alkate rol berria, CQIa 4.987koa izateagatik. Sistemen eguneraketa baten ondoren, hamarren batzuk jaitsi da indizea, orain dela 10 urte baino gehiago jatetxe batetik ordaindu gabe egin nuelako alde. Ezerk ez dio ihes egiten sistemari! Gaztetako despiste hura bizitza osoan ibiliko dut atzetik!
Egia esan, Emilio, konfiantzan diotsut, Alkate izatea nire bizitzako une honetan gehiegizkoa zen niretzat eta nire familiarentzat. Plan handiak ditugu datozen urteetarako eta gure lan frenetikoak utzi nahi genituen proiektu sozial handi bat eraikitzeko urbanizazio hau bezalako toki lasai batean. Jende zintzoa gara oso (jatetxe harekin zor madarikatu hura kenduta...), eta diskretuak, horregatik iruditzen zitzaigun arinegi zela merienda jendetsu batean agertzeko.
Zer iruditzen gure etxean ahabi-pastel batera gonbidatzen bazaituztegu?