ATZERRIRATUA

Zure hirira bueltan ekarriko zaituen polizia-autoko leihotik begira, bake pixka bat nabari duzu lehenengo aldiz denbora luzean. Ez dakizu zer gertatuko den zurekin oraintsu arte zure etxea zen tokira iristean, baina, azkenean, ihes egiteari eta erabakiak hartzeari utziko diozu. “Demokrazia irrazionaltzat” jotzen diren herrialdeetan egindako delituak ez dira irizpide berdinekin baloratzen, baina inork ez zuen inoiz ihes egin alkatetzari uko egiteko. Ez dakizu honek zer ondorio izango dituen.

Hala ere, une honetan berdin zaizu. Begiak ixten dituzu eta euria entzuten duzu autoaren gainean. Bake ukaezin bat dakar etxera itzultzeak.