Kontzertuan zaudete, musika barruraino sartuta. Izugarria izaten ari da, mozkorraldi estetikoak jota zaude, seko hunkituta.
Kimika handia dago zuen artean, izugarri erakartzen zaitu Riok. Berak darama lidergoa, eta zuk amain ematen diozu zeure buruari. Kontzertua bukatzean zure etxera joan zarete, eta musika gorputzean oraindik, dantzarekin jarraitu duzue.
Hurrengo eguna elkarrekin pasa duzue etxean, berriketa bizian, alferkerian eta zirrietan galduta. Pizza eskatu duzue bazkaltzeko, sofan botata jan duzue aspaldiko lagunak bazinate bezala. Hain eroso sentitzen zara, zure barrua ireki baitiozu beste inorekin egiten ez duzun bezala. Zure familiako buru-osasun arazoak kontatu dizkiozu, zure lanaren xehetasunak konpartitu dituzu eta etorkizuneko zure ametsak azaldu dizkiozu. Arratsaldean egin du alde, zu lagunekin geratuta baitzaude. Berriz elkar ikusteko planak egin dituzue.
Irribarrez zaude, Alex eta Noari den-dena kontatzeko grinaz.