Maria lagunaren oroitzapen batera bidaiatu duzu. Ezagutzen duzu lekua, zuen konfiantzako kafetegia da, eta badirudi zuen AMC (Airplane Mode Coffee) bat dela. Marcelarekin eta Alexekin zaude, lasai hitz egiten dute eta irribarrez daude.
Mariaren gorputzean zaude, zure zentzumenak zorrozten dituzu eta konturatzen zara zuri buruz ari direla hizketan. Harrituta, urduri jartzen zara baina pentsatzen duzu Hestiak oroitzapen hau aukeratu badu, zure onerako izango dela.
Zutaz ze harro dauden adierazten dute, harreman toxiko hura hausteko izan zenuen adoreaz eta zure osasun mentala zaintzeko egin zenuen prozesu eraldatzaileaz ari dira. Apur bat gainezka egiten dizute hitz hauek, baina entzuten zaudela ongizate bete batek hartzen zaitu eta ezin diozu irribarre egiteari utzi. Bakea eta segurtasuna ematen dizkizun konexio sakon hori sentitzen duzu.