“Ai ama…”, diozu ahots apalez galderak irakurtzerakoan. Egia esan, ez dira erantzuteko batere errazak. Ahots leunak berriz harrapatzen zaitu ustekabean hurrengo galdera irakurtzera zindoazenean.
—Laguntzarik behar duzu?
—E? —gora begiratu eta aurpegi irribarretsu bat ikusi duzu zuri begira—. Ah… ez. Dena ondo, baina galderak ez dira batere errazak.
—Hau bezalako prozesu garrantzitsu bat, unibertso honetan zure galaxia zein den esango dizuna, ezin da erraza izan. Ez zaitez larritu, soilik zintzotasunez erantzun eta gehiegi pentsatu gabe. Ez zaizkizu galdera asko geratzen.
Humanoide horren ahots leunak sosegu handia transmititu dizu. Zalantzarik gabe, diseinatu zuen profesionalak bazekien zertan zebilen.
Pantailari berriz begiratu eta berriz irakurri duzu.