Bi profil agertu zaizkizu aurrean:

Rio. Fisikoki oso erakargarria iruditzen zaizu. Kirolaria da, eskalada egiten agertzen da eta begirada goxoa dauka. Konfiantza ematen dizu. Zientzia munduan egiten du lan. Ez dauka usainik kargatuta. %83ko kidetasuna daukazue.

Jo. Bere edertasunak liluratzen zaitu, proportzio guztiz harmonikoak dauzka, barrua piztu dizun usain bizi bat… eta gainera, %100eko kidetasuna duzue. Izan ere… humanoide bat da.

Zalantzan zaude. Ezagutzen dituzu humanoideekin harremanak izan dituzten pertsonak, eta esperientziak gizakiekin izaten direnen oso antzekoak dira: desastre bat batzuetan, idealak besteetan. Baina arraroa da oraindik zuretzat. Agian aurreiritziak apurtzeko aukera bat izan liteke? Ala haragi hezurrezko beltzaranari hartuko diozu amua?

Aukeratu: Rio edo Jo?

Rio
Jo