Bideoz deitu zaitu Jok zuzenean. Asmatu du ez zaudela txateatzeko umorez. Deia hartu duzu, jakin-minez eta zirraraz. 

Urduri zaude hasieran, hitz egiten ari zaizuna robota dela ezin duzu burutik kendu. Bere keinuak arakatzen dituzu, gizatasun falta hori, elektrizitate emari hori identifikatzen saiatzen zara, tranpetan harrapatu nahiko bazenu bezala.  

Pixkanaka, elkarrizketa suspertzen ari den heinean, erlaxatzen zoaz. Izugarri estimulatzen zaitu intelektualki, entzuna eta ulertua sentitzen zara eta bere edertasunak hipnotizatu egiten zaitu.

Aurrez aurre elkartzeko plana egin duzue. Kontzertu batera joango zarete, zuk aukeratuko duzu nora.