Pozik iritsi zara etxera, zure gotorlekura. Babes ofizialeko gazteentzako apartamentu adimendu batean bizi zara zu bakarrik. Unibertsitateko ikasketak egitera etorri zinen hirira, zure senideengandik urruti (zentzu askotan), eta etxebizitza duin bat lortu ahal izateko, Gobernuaren programa batean eman zenuen izena. Programa honi esker, zure datuekin ordaindu dezakezu alokairuaren prezio murriztuaren zati bat. Izan ere, Gobernuak gazteen bizimoduaren datuak behar ditu, eta gazteek emantzipatzeko aukera. Tratu ona iruditzen zaizu. Datu zehatz batzuk soilik ematen dituzu, ez gauza intimoegirik

Sofan etzan zara, eta zure gailua atera duzu Bobbirekin ikusiko duzun kontzertua erreserbatzeko gogoz.