Belarritakoaren terminala bigarren mailara igaro eta egongelan hizketan ari direla konturatzen zara. Gelatik atera eta bertan topatzen dituzu zure hiru pisu-kideak eztabaida sutsu baten murgilduta, “Nola ez!”.
—Ez naiz hortik mugituko! —esaten du Burak asperduraz— Botere indibiduala da praktikoena eta eraginkorrena.
—Burugogorra zara gero! —erantzuten dio Ziruk geratzen zaion pazientzia urria galduz— Botere indibidualaren alde egiten duzu zure burua imajinatzen duzulako leku horretan? Eta beste norbait balitz? …edo aldatzen bazara? Herriarekin lotura galtzen baduzu, edo nik zer dakit! Ezin daiteke botere guztia pertsona baten esku utzi. Nor arduratzen da lider hori bere lana ondo egiten ari dela egiaztatzeaz? Nork ikuskatzen du ikuskatzailea? Sistema asanbleario batekin ez dago halako arazorik.
—Beti bezala muturretara zoazte —sartzen da eztabaidan Ledi harritzen zaiztuen lasaitasunez— Ez bat eta ezta bestea ere, erdibideak ere badaude. Ordezkaritzazko sistema bat izan daiteke guztia pertsona bakar batek, edo guztien artean erabaki gabe.
—Eta nola egiten da hori? —Galdetzen du Burak aitakeriaz—.
—Ba alderdi sistema batekin —erantzuten dio Ledik—.
—Bueno, bueno, bueno… —hasten da sutzen Ziru— Eta zuk? Zuk zer pentsatzen duzu?
Zurekin ari da eta konturatzeko hiruen begiradak zure aurpegian iltzatuta dituzu. Ez dakizu zer erantzun eta Ledik zerbait esateko eskatzen dizu erretasun keinuz.