SNOWDEN

Zure kasua Unibertsitate onenetan aztertuko da. Burbuila handi bat barrutik apurtzea lortu duzu. Badakizu harrobi baten hegala lehertzeko dinamita mendiaren barruan jarri behar dela.

Argitara atera dituzun informazio eta frogek eta topatu duzun botere-maila berri honekin izan duzun inkonformismoak ikerketa eta ondorio ugari sortu ditu, aspaldidanik zure zerumugak gainditu dituztenak.

Onartu beharra dago egin duzunak eragin handia izan duela, baina ez da erraza izan. Bidean hainbat alditan egin behar izan duzu ihes. Beldurra eta amorrua sentitu dituzu. Bizitza berri honetako tentazioei eutsi behar izen diezu baita ere. Orain, komunitate berri horretako pribilegio guztiak galdu dituzu, baina sistemarentzat heroi bilakatu zara eta, ordainetan, CQIan sarituko zaituzte eta zure bizitza osoan zehar babesa izango duzu.