Noraezean zabiltza hiritik oinez ordu luzez. Zaila egiten zaizu egun bakar batean gertatu zaizun guztia sinistea. Zure bizitzan lehenengo aldiz, ez daukazu egiteko ezer, amesteko ezer eta zure hurrengo pausoa zein izan daitekeen ezin duzu imajinatu ere egin.
Konturatzerako gaua bel-beltza dago hirian eta lo egiteko toki bat topatu behar duzu. Ez dakizu non egongo zaren seguruen, baina hiritik ibiltzean ikusi dituzun aukeren artean bi daude onargarriak iruditu zaizkizunak: hainbat belar eremu dituen parkea eta portuko kai bateko izkina estali bat.
Non egingo duzu lo?