Poliziaren bulegora iristean, Sam-ek beste bi kiderekin esertzen zaitu eta irribarrez hitz egiten dizu.
—Atzo, lotara joan zinenean, dei pare bat egitea erabaki nuen. Badakit laguntza behar duzula, eta lagundu nahi dizut. Fidatzeko moduko pertsona zarela frogatu duzu eta, horregatik, hemen lan egiteko aukera eskaini nahi dizugu. Jakina, ezin zara polizia izan prestakuntzarik gabe, baina ondo etorriko litzaizkiguke administrari gehiago, salaketak iragazi edo bilerak kudeatuko dituen norbait… Hemen lan egitea gustatuko litzaiguke.
Isilik geratzen zara zer pentsatu ez dakizula.
—Tira, zer diozu?