—Oso ondo —dio Mei Li-k, deia bukatu bezain laster suminduz—. Komunikabide-zuzendaria naiz, eta zure sareak itxi ondoren izugarri zaildu duzu zure gardentasuna lantzeko aukera. Algoritmoarentzat politikoki zuzena zen zure online profila. Eta orain, sarerik gabe, imajinazioari ireki diozu atea…
Ez dakizu zer esan.
—Nola lasaituko dituzu zure diskurtsoa sabotatzeko plazan dauden suminduen tropelak?
> Onbera agertuko naiz: Nire lidergo berrian enpatiaz jardungo dut, sentibera ere banaizela ezkutatu gabe.
> Irmo agertuko naiz nire usteetan: Gobernantza ona funtsezko printzipioekin leiala da, hausturarik gabe.
> Irudikor agertuko naiz: Pertsonek ilusioa behar dute etorkizunari aurre egiteko.
> Demokratiko agertuko naiz: Hitz egiten utziko diet eta denek esateko dutena entzungo dut.