Euren lasaitasunerako, start-up teknologiko arrakastatsuetako ekintzaile berrien diskurtso bat bota diezu. Sinesgarria geratu zaizu, eta sinistu egin dute emakumeek, agian nahasmenak edo ezjakintasunak bultzatuta hizkuntza moderno desafiatzaile horren aurrean.

Neskak, guztiz zaharkituta gaude. Denek dakizue zer den start-up bat? Gazteekin gehiago elkartu behar dugu, eurek dakite non egiten den dirua eta non inbertitu, ezta? —dio Normak, hasieratik zuen diskurtsoan interes gehien azaldu duen lagunak—. Bihotzak, badakit arrunkeria bat dela diruaz hitz egitea, baina axola dizue galdetzea zer motatako inbertitzaileak zareten? Victorrek lokalizatuta ez dituen aurrezki batzuk ditut, jajaja —algaraka aztoratzen dira denak.

Zertan inbertituko zenuke zu? Zer egingo duzu zure diru berria zuritzeko?