Baina, zer egin duzu?

Ezetz ba! —erantzuten diozu irmo—. Ez daukat inongo interesik merienda pedante zentzugabe horietan parte hartzeko, esnob jendea elkarrekin nola konparatzen diren entzuteko… Gainera, ziur gure jatorriaren aztarna segitzen saiatuko direla, Montalvo andere lotsagabe hori bezala.

Ez dakit… Kontuz ibili beharko genuke, zirkulu hauetan gonbidapen bati uko egitea errespetu faltatzat hartzen da, eta atso sorgin horrek zure iDaren datuak kopiatu ditu.

Hara! Egia da!… Eta begira! Ireki gabeko NTEMP bat daukat nire iDan.