Hurrengo goizean, heze eta minduta esnatzen zara, ihintza hezurretaraino sartu zaizu eta etzateko erabili dituzun harriak iltzatu egin zaizkizu azalean markak utzi arte. Lurretik altxatzen zara eta hiriaren erdigunera joatea erabakitzen duzu, arropa lehorra edo beste edozein laguntza topatzeko itxaropenarekin.

Oinez ordu pare bat ibili ondoren, argi geratu zaizu inork ez daukala zu laguntzeko asmorik. Atseden hartzeko esertzea erabakitzen duzu, baina zure hankek bankua ukitu baino lehen, norbaitek besotik heltzen dizu eta tiraka sartzen zaitu zure atzeko eraikineko izkinatik barrena. Segundo nahasi horien ondoren, begirada altxatzean gauez esnatu zintuen aurpegi berdinarekin egiten duzu topo berriz. Garrasi egiteko zorian zaude, baina atzamarra bere ahoan jartzen du. Orduantxe, poliziaz jantzitako bi gizon pasatzen dira zuen ondotik.

Ez dakit nolakoa izango den polizia zure herrialdean, baina hemen behintzat ezin genezake esan gu bezalakoekin ondo konpontzen direnik. Ez ibili erdigunetik, eta hasi lagunak egiten. Ez da erraza bizitza hau eramatea lagunduko dizun inor ez baduzu.

Berarekin izandako elkarrizketa labur baten ondoren, hari jarraitzea erabaki duzu, ea benetan lagun zaitzakeen.