Begira, Mac —hasi zara esaten—, badakit ez dela erraza izan behar zure familia eta etxeko ateak ezagutzen ez duzun norbaiti irekitzea, baina, egia esan, hiri honetan ezagutu ditudan pertsonetatik, fidatzeko moduko bakarrak zaretela iruditzen zait. Ez daukat eskaintzeko askorik, baina zuen konfiantza irabazteko nire ondasun urrietako zerbait eskaini behar badizuet, hala egingo dut.

Motxila kendu eta hurbildu egiten diozu, besoa luzatuz.

Hau da dudan guztia eta zuena da, nahi baduzue. Nirekin fidatzeko beharrezkoa baldin bada, zuentzat dena.

   —Jajajajaja… Harrigarria, harrigarria —dio baietz egiten buruarekin—. Ez nuen uste horietakoa zinenik… Dirudienez, uste nuena baino gauza gehiago ditugu amankomunean, familia honetan dena konpartitzen dugu. Hartu motxila eta eseri gurekin, tira.

Zure eskaintza guztiz zintzoa izan da eta, horri esker, Mac-en sinpatia lortu duzula ematen du. Arratsaldea elkarrekin pasa ondoren, diru apur batekin laguntzeko eskaintza eta dena egin dizu. Ez da asko, eta beraz, erabaki beharko duzu familiari gutun bat bidali edo datozen egunetarako janaria erosi nahi duzun.