Hogei minutu geroago, su baten inguruan eserita zaudete esne brik bat partekatzen. Haietako baten begiak gainean sentitzen dituzu denbora guztian. Taldearekin pasatako minutuengatik, badakizu Anak, Joe-k eta Alexek ez dutela batere arazorik zu hor egotearekin. Ematen du disfrutatzen daudela zu ezagutzen eta zu gustura sentiarazten saiatzen dira. Mac-ek, aldiz, ez dizu hitzik zuzendu eta ez dizu begirada gainetik kentzen.

Begirada harekin gurutzatzen duzunean azkenean, keinu desafiatzailez hurbiltzen da.

Begira, ez dakit nor zaren eta ez zait axola —dio aurpegiera aldatu gabe—. Ez naiz zurekin fio. Fran beti izan da ogi-puska bat, baina zure historiak ez dauka ez hanka ez bururik. Nork egingo lioke uko alkate izateko eta bizitza betirako konponduta edukitzeko aukerari? Badakit lehenago edo geroago zuloren batetik atera beharko zaitugula eta familia honetan ezin dugu inolako iskanbilarik eduki, ulertzen?

Argi dago Mac-ek ez duela zu hor egoterik nahi, baina oraintxe bertan hori da, alde handiarekin, tokirik seguruena zuretzako. Zurekin fidatzen dela ziurtatu behar duzu. Nola egingo duzu?