Erabakia hartu bezain laster, Sam-en aurpegia aldatu egiten da. Oraintsu arte aurpegi lagunkoia zena, aurpegi beldurgarri bihurtu da. Kopeta ilunduak eta sudur-hobi irekiek aurpegiera zeharo aldatu diote.

Zure erabakiak lotsatu egin du Sam eta zutunik jarrita alde egitera behartzen zaitu.

Eskaini dizudanaren ondoren, eman dizudan laguntzaren ondoren… Argi dago zurea bezalako herrialde batetik datorren inorekin ezin gara fidatu. Hiri honetan aurrera egiten laguntzeko modua neukan, baina ematen duenez, poliziak eta egiten dugun guztiak ez du inolako baliorik zuretzat.

Aulkitik altxatu eta gelatik isilik eta begirada jaitsita ateratzen zara.